jueves, 11 de junio de 2015

BABARRUNAK / ALUBIAS

GARAIAN GARAIKOA


Asteburu hontan azkeneko Babarrun Jana eskeiniko degu.
Hemendik aurrera erreserbakin bakarrik jarriko ditugu Babarrun Janak.


BABARRUN JANA /ALUBIADA

Babarrunak, aza, txorizoa, odolkia eta saiheskia.
Etxeko postrea, ura, urteko ardoa, ogia eta kafea.

Alubias, berza, chorizo, morzilla y costilla.
Postre casero, agua, vino del año, pan y café.

22 €



Este fin de semana será el último que ofrecemos ALUBIADA sin reserva.
A partir de ahora solo se darán Alubiadas con previa reserva.





lunes, 6 de abril de 2015

PINTXO POTE ASTEARTEAN / MARTES


                             PINTXO POTE


ASTE HONETAN PINTXO POTEA ASTEARTEAN IZANGO DA 19:00 TIK 20:00TA.

ESTA SEMANA EL PINTXO POTE SERÁ EL MARTES DE 19:00 A 20:00


sábado, 21 de marzo de 2015

KORRIKA

ALBIZTURRRETIK KORRIKA PASAKO DA BIHAR,  MARTXOAK 22 ,GAUEKO 22:30.

BOKATAK EGONGO DIRA SALGAI  INDAR BERRITU NAHI DUENANTZAKO:

- TORTILA ( URDAIAZPIKO, TXORIXO, ATUNA ): 4,50 €
- HIRUGIARRA: 4,50 €
- XOLOMOA: 4,50 €
- PETXUGA: 4,50 €
- HAMBURGESA BEGETALA: 4,50 €


 GEHIGARRIAK: GAZTA / PIPERRAK / LETXUA: 0,50 €


KORRIKAKO ABESTIA:

https://www.youtube.com/watch?v=FknDCDSHvyk

domingo, 15 de marzo de 2015

PINTXO POTE


                     PINTXO POTE

ASTELEHENETAN ALBIZTURREN ERE PINTXO POTE EGONGO DA 19:00 TIK 20:00 TA.

LOS LUNES EN ALBIZTUR TAMBIEN HABRÁ PINTXO POTE DE 19:00 A 20:00.



sábado, 7 de marzo de 2015

PLATER KONBINATUA / PLATOS COMBINADOS


PLATER KONBINATUAK / PLATOS COMBINADOS

ETORRI AFALTZERA GURE PLATER GOXOAK / VEN A CENAR NUESTROS RICOS PLATOS 

- Xolomoa, piperrak eta patatak / Lomo, pimientos y patatas : 6 €
- Xerra, piperrak eta patatak / Filete, pimientos y patatas : 7,50 €
- Haragi egosia tomate saltsan, piperrak eta patatak /
 Carne cocida con salsa de tomate, pimientos y patatas: 7,50 €
- Oilasko bularra, piperrak eta patatak / Pechuga, pimientos y patatas: 7,50 €
- Hamburgesa begetala, piperrak eta patatak / Hamburguesa vegetal, pimientos y patatas: 8 €
- Seitana, piperrak eta patatak / Seitán, pimientos y patatas: 8 €
- Legatza saltsan: 10 €

Gehigarriak: arraultza, kroketa, entsalada, hirugiarra, arroza.
Complementos: huevo, croqueta, ensalada, bacon, arroz. 
0,50 €


lunes, 16 de febrero de 2015

jueves, 12 de febrero de 2015

GORA IÑAUTERIAK!!!

GORA IÑAUTERIAK!!!!

BABARRUN JANA / ALUBIADA

22 EURO

ASTEBURUKO MENUA / MENU DE FIN DE SEMANA

22 EURO

UMEENTZAKO MENUA / MENU INFANTIL

12 EURO



EGIN ZURE ERRESERBA / RESERVA TU MESA

943698457 / 677340685

miércoles, 4 de febrero de 2015

MENUA / MENU ( Otsailak 4 de Febrero )

MENUA / MENU

Babarrunak / Alubias
Ensalada
Arroza integrala barazkikin / Arroz integral con verduras
…………………………………………………………..
Saiheskia frijituta / Costilla frita
Haragi egosia tomatekin / Carne cocida con tomate
Seintana patatekin / Seitán con patatas
…………………………………………………………..
Etxeko postrea / Postre casero
…………………………….
Edaria eta kafea / Bebida y café

11 €

lunes, 2 de febrero de 2015

sábado, 31 de enero de 2015

IGANDEA / DOMINGO

MENU BEREZIA / MENU ESPECIAL

BARAZKI PASTELA / PASTEL DE VERDURAS
ENSALADA AHUNTZ GAZTAKIN / ENSALADA CON QUESO DE CABRA
ARROZA UNTXIAKIN / ARROZ CON CONEJO
--------------------------------

BASERRIKO OILASKOA / POLLO DE CASERIO
LEGATZA SALTSAN / MERLUZA EN SALSA
SEITANA PATATEKIN / SEINTAN CON PATATAS
--------------------------------

ETXEKO POSTREA / POSTRE CASERO
--------------------------------

URA, URTEKO ARDOA ETA KAFEA / AGUA, VINO DEL AÑO Y CAFÉ

22 €


BABARRUN JANA / ALUBIADA

BABARRUNAK, AZA, ODOLKIA, SAIHESKIA ETA TXORIZOA /
ALUBIAS, BERZA, MORCILLA, COSTILLA Y CHORIZO.
----------------------------------

ETXEKO POSTREA / POSTRE CASERO
--------------------------------

URA, URTEKO ARDOA ETA KAFEA / AGUA, VINO DEL AÑO Y CAFÉ

22 €



viernes, 30 de enero de 2015

MUS TXAPELKETA

EUSKAL HERRIKO MUS TXAPELKETA

GAUR MUS TXAPELKETA OSPATU DA HERRIKO ETXE JATETXEAN ILUNTZEKO
21:00TIK AURRERA.
BOST BIKOTEK ARTU DUTE PARTE ETA IRABAZLEAK JESUS Mº ETXEBERRIA ETA ISIDRO CONDADO IZAN DIRA.

IRABAZLEEK JATETXEAN BAZKARI BANA IRABAZI DUTE ETA GIPUZKOAKO FINALEAN JOKATUKO DUTE ALEGIN OTSAILAREN 21 EAN.


INFORMAZIO GEHIAGO:

www.ehmus.eus

jueves, 29 de enero de 2015

KAIXO / HOLA

Herriko Etxe taberna eta jatetxea, berriro zabalik

Imanol Garcia Landa 2015-01-09 11:35   GIZARTEA  ALBIZTUR
Naiara Delgadok eta Ibon Barandiaranek hartu dute udaletxe azpian dagoen Herriko Etxeren ardura.
Abenduaren 20ean zabaldu zuten Herriko Etxe taberna-jatetxea Naiara Delgadok eta Ibon Barandiaranek. Albizturko Udalak ateratako lehiaketa irabazi ondoren jarri dute martxan bere proiektu berria. «Eguberriak zetozen eta hasieran taberna bakarrik ireki genuen, pintxoekin eta, herritarrei zerbitzua ematen hasteko», dio Delgadok.

Martxan jarri eta martxa hartu dute biek. «Pixkana joan gara zerbitzu gehiago eskaintzen eta jendea ezagutzen», dio Barandiaranek. «Eskaerak etorri ahala joan gara eskaintza zabaltzen: pintxoetatik hasi eta jatetxera, plater bat edo beste sartzen joanez». Albiztur izanik, babarrunak derrigorrezko eskaintza da Herriko Etxen. «Babarrunak ahal ditugun hoberen egiten saiatzen ari gara», diote, eta kritika onak jasotzen ari direla gaineratu dute.

Aldaketa bat egin nahi zuten beren bizimoduan. «Nik lan gutxi nuen eta Ibon pixka bat erreta zegoen bere lanean azken urteetan. Herriko Etxe hartzeko aukeraren berri izan genuen, eta ikusten genuen bizimodu aldaketa bat behar genuela eta lehiaketara aurkeztu ginen», azaldu du Delgadok.

Barandiaran ostalaritzan aritutakoa da jatetxeko barra batean lanean eta platerak garbitzen sukalde batean. «Behin ere ez nintzen aritu lan guztiak egiten, hau da, sukaldatu, taberna lanak, garbiketak... Eskarmentu pixka bat banuen, baina hemen ari naiz ezagutzen ostalaritza bere osotasunean», esan du. Delgadok gaineratu duenez, «beti gustatu izan zait sukaldea. Etxe batean aritzen nintzen egunero sukaldatzen, eta gure etxean ere biok aritzen gara sukaldean. Hemen ez da etxean bezala, noski, dena beste neurri batean egin behar da, baina hasi gara martxa hartzen, ikusi dugu balio dugula eta aurrera goaz».

Bertako produktuen eta etxeko sukaldaritzaren aldeko apustua 

Behin Eguberriak igaro eta gero, ohiko martxa izango duen ordutegi eta eskaintzarekin hasi dira. Astean zehar 10:00ak eta 21:00ak bitarte irekiko dute eta eguneko menua emango dute. «Eguneko menuan betiko janaria jarriko dugu, eta ez dira faltako babarrunak bere sakramentu guztiekin», dio Delgadok. Berezitasun bezala, haragirik jaten ez dutenentzat proteina begetala duten jakiak izango dira aukeran, hanburgesa begetala, tofua, edo seitana, esaterako. Asteburuan, ostiral eta larunbat gauetan, afariak emango dituzte, plater konbinatuak eskainiz. «Postreak etxekoak izango dira. Sukaldaritza etxekoa egiten dugu, eta bertako produktuen aldeko apustua egin nahi dugu».

Bigarren jangela bat dago eta hor haur txoko bat jarri nahi dute. «Bezeroentzat eskainiko dugun zerbitzua da, haurrek bertan jolastu ahal izateko», dio Delgadok. «Horrez gain, zenbait arratsaldetan arte tailerrak eskainiko ditugu. Arlo horretan aditua naiz, eta horrekin jarraitu nahi dut eta herriko haurrei ere aukera hori eman».

Ostalaritza zerbitzuez gain, ekitaldiak ere antolatu nahi dituzte. «Kontzertuak, bakarrizketak, bertso-afariak, ipuin kontalariak... antolatzeko asmoa dugu, jendea gustura egoteko eta tarteka gauza bereziak izateko», azaldu du Barandiaranek.

Duela gutxi zabaldu arren, dagoeneko izan dute jendea bertan bazkaltzen eta kanpotik etorritakoak ere babarrunak jatera. «Jendearekin oso harreman ona izaten ari gara eta gustura gaude», dio Barandiaranek. Hori bai, aurreko telefono zenbakia bertan behera utzi die telefono konpainiak eta oraingoa 943 69 84 57 izango da. 677 34 06 85 zenbakia ere erabili daiteke erreserbak egiteko. Bestade, aurki martxan jarriko dute herrikoetxejatetxea.blogspot.com webgunea eta facebook orrialdea ere izango dute.

Barandiaranek eta Delgadok azaldu dutenez, «herritarrek eskertu dute berriro ere Herriko Etxe zabalik egotea. Albiztur herrigunearen erdi-erdian dago, udaletxearen beheko solairuan. Abuztutik itxita egon da eta sekulako falta somatu dute herritarrek, herriguneari bizia emateko diolako».